Materia organikoaren berreskurapena Basaurin erakusketa. Ekologikaz bizi

When:
2021-06-13 @ 12:00 – 14:30
2021-06-13T12:00:00+02:00
2021-06-13T14:30:00+02:00
Where:
Barrio de Ariz (Basauri)

Materia organikoa gure “zaborraren” zatirik garrantzitsuena da. Edukiontzi marroia 2014an iritsi zen Pozokoetxera. Lau urte geroago (2018), Basauriko auzo guztietako kaleak hartu zituen. Gaur egun, 2021ean, zenbat familiak parte hartzen dute gure hondakinen zati hori berreskuratzen? Zer kopuru berreskuratzen dute urtero? Zenbat materia berreskuratzen ditugu birziklatzeko? Epe laburrean, zein dira hondakinak berreskuratzeko helburu europarrak?

Erakusketa txiki honekin kalera irtengo gara gure auzokidei informatzeko eta materia organikoa bere edukiontzian, edukiontzi marroian, uztera animatzeko. Bizi gaitezen ekologikoago, eman diezaiogun bizia organikoari ongarri natural bihurtuz (konposta). Igandean, ekainak 13, 12:00etatik 14:30etara Ariz auzoan izango gara.

Hurbildu eta informa zaitez

 

  • Twitter
  • Facebook