Martxa (Lasarte-Oria) Erraustegia lurra, ura, airea… Kutsatzen

 

Lasartetik Zubietako Erraustegira Martxa, apirilaren 29an


Errausketaren Aurkako Mugimendutik
Donostia Bizirik, Eguzki eta
Ekologistak Martxan elkarteek babestuta
dei egiten diegu herritarrei
apirilaren 29an Lasartetik abiatu eta
Zubietan eraikitako Erraustegiraino
oinezko martxa batean parte hartzera, agintariei esijitzeko geldi dezatela

erraustegia, ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan,

ez Bergaran eta ez inon.

Aurtengoa izango da Lasartetik martxa egiten
den hirugarren urtea.
Iazkoaren leloa honakoa izan zen: “
ERRAUSTEGIAZ… ZER EZ DIGUTE
ESATEN?
”. Bada, geroztik erraustegiaren arduradun eta propagandistek
erealitatea ukatzen jarraitu duten arren, azken hilabeteotan argitara ateratzen

joan dira ezkutatutako
egia deseroso batzuk. Horregatik, aurtengo martxaren
leloa “
ERRAUSTEGIA AIREA, URA ETA LURRA KUTSATZEN” izango
da
. Izan ere, horixe ari da gero eta ageriagoan gelditzen, erraustegia oso
modu nabarmenean kutsatzen ari dela.

Horra hor erraustegiaren azpian
pasatzen den Arkaitzerreka. GHKk,
plantaren jabeak, kutsadura behin eta berriz ukatu duen arren, azkenean

Ekondakin enpresari, erraustegiaren kudeatzaileari, espedientea ireki dio…

Arkaitzerreka kutsatzeagatik.

Halaber, Herbehereetako ToxicoWatch fundazio
ak egindako azterketen
arabera, erraustegiak aire, lurzoru, ur eta landareak dioxinaz eta bestelako

gai toxikoz kutsatzen ditu. GHK
k ukatu du, ohi duen bezala, baina
kontsortzioak berak urtero Jaurlaritzari aurkeztu beharreko Ingurumen

Zaintzako Programar
en barruan IDOM eta SGS konpainiek egindako
azterketetan kutsadura aurkitu dute.

Eta Unibertsitateko irakaslez osatutako Ekopol elkarteak txosten tekniko

batean azaldu duenez, erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen gehienezko

kutsadura
muga 2020an.
Hori
guztia gutxi balitz, Arantxa Tapia Azpiegituretako sailburuak
Legebiltzarrean aitortu du erraustegiak ez dituela betetzen Jaurlaritzak

ezarritako baldintza guztiak.

Horixe da apirilaren 29ko martxarekin salatu nahi dugun panorama itsusia.

GHK
k eta Aldundiak, ukazioaz eta propagandaz, beti diru publikoa lagun,
erraustegiaren errealitate kutsatzailea ezkutatzeko pareta bat eraiki dute.

Baina pareta horretan arrakalak gero eta ugariago dira. Lagundu iezaguzu

nabarmenak egiten. Parte hartu apirilaren 29ko mar
txan.

  • Twitter
  • Facebook