Manifestazioa (Lezama): Eguzkitza salba dezagun!, Zabortegirik ez!

Lezamako hainbat elkartek manifestazioa antolatu dute ekainaren 19an, igandea, Eguzkitzan zabortegi bat martxan jartzeko proiektuaren aurka.

Programatutako jardueren artean Eguzkitza parajera bisita bat eta ekimen honen aurkako aldarrikapen jaia bat izango dira. Hitzordua goizeko 10:00etan izango da Udaletxeko plazan.

Animatu eta parte hartu!

  • Twitter
  • Facebook