Manifestazioa (Bilbo) Palestinar erresistentzia babestu

When:
2024-10-05 @ 12:00 – 13:00
2024-10-05T12:00:00+02:00
2024-10-05T13:00:00+02:00

Israelgo Estatuak Palestinako herriari egindako eraso bereizi gabe eta masiboen lehen urteurrena dela eta, Ekologistak Martxan taldeak bat egin du asteburuan Euskal Herrian egingo diren mobilizazioekin.

Palestinarekin Elkartasuna taldeak manifestazio nazionala deitu du Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israelen genozidioa salatzeko. Bilbon, mobilizazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da 12:00etan.

 

 

 

 

Autobusak antolatu dira manifestaziora joateko. Hari honetan apuntatu ahal izateko puntuei buruzko informazio gehiago:

https://x.com/Palestinarekin/status/1838577159993987480

Gainera, hainbat ekintza eta baraualdi solidario bat antolatu dira Palestinako herriari laguntzeko. Palestinarekin Elkartasuna-ren sareetan kontsulta dezakezu informazio guztia.

 

Komunikatua:

Urte bat betetzera doa urriaren zazpitik, Palestinar erresistentziak iniziatiba hartu zuen egunetik, eta Israelgo estatu sionistak Palestinarren aurkako azken ofentsiba odoltsua abiarazi zuenetik. Palestinar herria hamarkada luzetan zehar pairatzen ari den zapalkuntza, menderakuntza eta desagerpena aurrera doala begi-bistan geratu da mundu osoan zehar, baina era berean, Palestinar herria ez dela garaitua izan eta erresistentzian tinko dirauela ere agerian geratu da.

Zuzenean emitituriko sarraskia ikusi dugu azken hilabeteotan: Gazako zerrendaren bonbardaketa sistematikoa, herritarren desplazamendu masiboa, Zisjordaniako lurretan okupazio kolonoen areagotzea, gosea eta egarria arma gisa erabiltzea, ospitaleak eta eskolak suntsitzea… Zenbaketa ofizialek 40.000 hildako zerrendatu dituzte, benetako kopurua zenbatekoa den, ordea, ez dago jakiterik. Estimazio batzuen arabera 200.000 izan daitezke eraildakoak.

Bitartean, palestinar erresistentzia terrorista gisa aurkeztu digute, hilketa indiskriminatuak justifikatuz, edo bi aldeen bortizkeria parekatuz, kasurik onenean. Aitzitik, Palestinar herriak hamarkada hauetan aurrera eramandako borrokarik gabe, desagerturik egongo litzateke seguruena. Herri orok du erresistentziarako eskubidea, are gehiago hamarkadetan zehar kanporatua, jazarria, gosez hiltzera behartzen denean, eta mendebalde inperialistaren interesak bermatzeko, era guztietako gobernuek, ezkerretik eskuinera, haien borreroa den Israelgo estatuarekin harreman normalizatuak dituztenean.

  • Twitter
  • Facebook