Manifestazioa (Azpeitia) Mendietan zentral eolikorik ez!

Martxoak 18 larunbatean manifestazioa egingo da Azpeitian, “MENDIETAN ZENTRAL EOLIKORIK EZ!” lelopean, arratsaldeko 7etan herriko plazatik abiatuta. Sañoa mendian eta Oleta-Samiño-Izaspi mendilerroan Statkraft eta Capital Energy enpresek jarri nahi dituzten zentral eolikoen proiektuak bertan behera utz daitezela eskatzeko hainbat ekintza egiten ari diren Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! taldeek deitu dute manifestazioa. Azken aldian trantsizio energetikoaren izenean bultzatzen ari diren zentral eoliko eta energia berriztagarrien makroproiektu mordoaren ondorioz, mendien eta landa eremuen industrializazioa, biodibertsitatearen galera, paisaia eta kultura-ondarearen gaineko kalte larriak eragingo direla salatzen dute. Energia-enpresei mesede egiten dien egungo sistema energetiko harraparia iraunaraztera bideratutako egitasmoak dira horiek. Horren aurrean, energia berriztagarriak eredu deszentralizatu eta komunitario batean oinarrituta, azpiegitura handiak saihestuta eta energia kontsumoa nabarmen gutxituta sustatu behar direla defendatzen dute.
Hori dela eta, herritar guztiei mobilizazioan parte hartzera deitu eta deialdia zabaltzeko gonbitea egiten dute. 


Antolatzaileekin harremanetan jartzeko:
Tlfnoa: 671469214

Emaila: sanubizirik@gmail.com  

  • Twitter
  • Facebook