Ikastaroa (Bilbo) Bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa

When:
2024-10-07 @ 9:20 – 2024-10-11 @ 10:20
2024-10-07T09:20:00+02:00
2024-10-11T10:20:00+02:00

Aste honetan ikastaroa eten egitera behartu gaituzte; gure borondatearen kontra izan den erabakiak ustekabean harrapatu gaitu. Halere, aurrera egiteko asmo sendoa dugu. Horrela izanik, ikastaroari berrekiteko data berriak finkatu ditugu: Urriaren 7tik 11ra

Urriaren 7tik 11ra izango da. Aurreikusita genuen ordutegi berean, 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara.

Biziz Bizik elkarteak bere bizikletak ekarriko ditu, Udalak ez baitizkigu bere bizikletak uzten.Ez galdu aukera !!!! Ez baitakigu 2003tik aurrera antolatzen dugun ikastaroa berriro antolatzerik ahal izango dugun.

Izena emanda zaudetenek, zeuen ordutegian joaterik baduzue, ez duzue ezer egin behar, plazari eutsiko baitiogu. Ordutegia aldatu nahi baduzue edo ezin baduzue bertaratu, meapunto@bizizbizi.org helbidera erantzun dezakezue edo 667.462.123 zenbakira deitu.

Eta izena eman ez bazenuen, gogoz geratu zinen eta data hauek ondo datozkizu, garaiz zaude izena emateko. Animatu!!

Izena emateko, bidali izen-abizenak eta telefono zenbakia honako email helbidera:  meapunto@bizizbizi.org

 

  • Twitter
  • Facebook