Hitzaldia-Eztabaiada (Basauri) NO2. Basaurin arnasten dugun airea. Eztabaida eta proposamenak

Zein aire arnasten dugu Basaurin eta eskola-inguruneetan?

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) ezarritako muga osasungarriak errespetatzen al ditu?
Datorren martxoaren 6an, asteazkena, Ibaiganeko Kultur Etxean, kutsadura atmosferikoari buruz gure herriko ikastetxeekin elkarlanean egindako lana aurkeztuko dugu.

Proiektuaren koordinazio-taldeak parte hartuko du, eta ikastetxeetako guraso-elkarte guztiak, gure udalerriko auzo-elkarteak eta datu horiek ezagutzeko interesa duen edozein pertsona gonbidatuta daude.

Basauriko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaz ere hitz egingo dugu, aurkeztuko diren datuekin lotura zuzena duelako.

Bilera hau aprobetxatuz, inguratzen gaituen kutsadura industrialaz eta kutsadura akustikoaz (zarata) ere hitz egingo dugu.

Espero dugu zuen presentzia, iritzia eta parte hartzea Basaurin arnasten dugun aireari buruzko eztabaidan.

Kontaiguzu zuk zer moduz hartzen duzun arnasa!

  • Twitter
  • Facebook