Hitzaldia (Bilbo) Krisi Ekosoziala. Zerbitzu publikoak eta hezkuntza

Pasatutako pandemia garaian, asko idatzi zen zerbitzu publikoei balioa emateko beharraz, krisialdi ekosozialeko garaietarako funtsezko euskarri gisa.

Hala ere, gaur egungo merkataritza- eta inbertsio-politikek, eta horietatik eratorritako isilpeko itun negoziatuek, krisi ekosoziala, deforestazioa, pobretzea, klima-aldaketa eta landa-munduko gatazkak areagotzea ekarri dute, eta zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza, uraren kudeaketa, garraioa, zaintzak…) desegitea eta pribatizatzea erraztu dute, eta pertsonok ahulago bihurtu gaituzte. Sistema berak etengabe txikitu eta degradatu ditu zerbitzu horiek, ideologia neoliberal hegemoniko baten konpasean, publikoaren deskonposizioaren dogma besarkatzen duena.

Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitza eta osasuna sostengatzeko, gure gizartea eta munduaren iraunkortasunerako ezinbestekoak. Baina funtsezkoak izan arren, historikoki lan mota hauek emakumeoi egotzi zaizkigu nagusiki eta ikusezinak izan dira. Kontziliaziorako eta mendekotasun egoeretan daudenak zaintzeko bitarteko legalek emakume batzuen bizitza erraztu badute ere, ez dira batere eraldatzaileak. Zerbitzu duin publiko eta unibertsal gehiago behar ditugu, neurrira eraikitako sare publiko hurbila.

Hezkuntzaren arloan, gure gizarteen erresilientzian lagunduko duen hezkuntza ekosoziala behar dugu, funtsezko zerbitzu publikoen (osasuna, hezkuntza, gizarte-babesa, etab.) garapenaren esparruan jardunez, krisi ekonomiko eta ekosozialari aurre egiteko beste prozesu bat izan dadin.

Premiazkoa eta beharrezkoa da egungo arrisku-egoerari eta zerbitzu publikoen etorkizunari buruzko hausnarketa egitea.

  • Twitter
  • Facebook