Ekozinemaldia (Basauri): ‘Fábrica de mujeres’

When:
2019-03-20 @ 19:00 – 21:00
2019-03-20T19:00:00+01:00
2019-03-20T21:00:00+01:00
Where:
Ibaiganeko liburutegia
Ibaigane
2. Basauri

Garraiatzeko zinta batek lo hartzeko pastillak, takoiak, litro bat silikona, Barbie panpin bat, txupete bat, kristalak garbitzekoa. fabrika zahar baten muntaia-katea da. Ateko kartelak zera dio: “Emakumeen fabrika”.

SETEM Hego Haizeak, ZarenSare-EnRedandok eta Sagarrakek ‘Fabricando mujeres’ dokumentalaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu (Al Borde Filmsek zuzendua). Euskadin, Madrilen, Txilen eta Medellínen grabatua, SETEM Hego Haizearen “¿Consumimos violencia?” ikerketan oinarrituta dago. Bertan, kontsumo konbentzionalak eta indarkeria matxistek duten harremanaz hausnartzen da.

‘Fabricando Mujeres’ dokumentalean, Maitek (Itziar Aizpuru), protagonistak, Emakumeen fabrikaren hondakinak jasotzen jarraitzen du, indarkeria matxistetatik aske den kontsumoa eragingo duten asmakariak eta proposamen eraldatzaileak eraikitzeko asmoz.

Pikara Magazine, Dunak Taldea, Penca de Sábila, Mujeres que Crean, Afroféminas, Silvia Federici, Yayo Herrero, Yolanda Jubeto, Silvia Apodaka eta askoz ere emakume gehiago hausnartzen izango ditugu, kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko harremanaren inguruan.

Zatozte Emakumeen fabrika ezagutzera!

Sarrera doan. Aforoa bete arte.

  • Twitter
  • Facebook