Dokumentala eta aurkezpena (Basauri): ‘África en cinecicleta’

Sagarrak-Ekologistak Martxan eta Bizi Eskola Arrigorriaga elkarteek ‘Africa en Cinecicleta’ dokumentala proiektatuko dute ekainaren 10n, Basauriko San Fausto plazan, 22:00etatik aurrera.

Isabel eta Karmeloren Afrikan bi urte pasatxoko bidaian filmatutako dokumentalaren proiekzioa da honakoa hau, beti bizikletaz, helburu batekin garraiatu zuten zinema ibiltari batekin: bizikletaz egindako ibilbidean zehar pasatzen joan ziren lekuetatik filmak, film laburrak eta dokumentalak erakusten joatea.

2015 amaieran, Isabelek eta Carmelok amets bati ekin zioten. Bi urtez Afrikan bizikletaz ibili ziren zinema inoiz iritsi ez zen lekuetara eramaten, ikusleen pedalei esker abiarazten zen eta elektrizitaterik gabeko lekuetan proiekzioak egiteko aukera ematen zuen sistema bati esker. Bi urte horietan, bidaia grabatzen joan ziren, bi kamera txikirekin, eta agian lehen aldiz zinema ikusten zuten begiradak biltzen.

Proiekzioaren ondoren, bertaratutako ikusleekin esperientzia komentatzeko aukera izango dugu. Halako esperientzia berezia, protagonistek kontatua, ezin duzu galdu.
Anima zaitez etortzera.

  • Twitter
  • Facebook