Dokumentala: “Energia trantsizioak-Piztu aldaketa”

When:
2016-05-19 @ 19:00
2016-05-19T19:00:00+02:00
2016-05-19T19:30:00+02:00
Where:
Ordiziako Barrena Kultur etxea
Cost:
Free

írudiaDatorren maiatzaren 19an, Ordiziako Barrena Kultur etxean 19:00etan “Energia trantsizioak-Piztu aldaketa” dokumentala proiektatuko dugu. Ezkio-Itsasoko Haristizabal Baserrian grabatu da neurri handian dokumentala, eta espezialistek eta irakasleek energia-eredua aldatzeko benetako aukerez hitz egiten dute bertan. Dokumentalak gaur egungo ereduaren eta agortzen ari diren natur baliabideen alternatiba gisa burutzen diren energia-kontsumoaren proposamenak aurkezten ditu eta zenbait kasu aurkezten ditu: hegoaldekoak (Kuba, Ekuador eta Brasil) eta iparraldekoak (Alemania, Katalunia eta Euskal Herria).
Dokumentalak 40 minutu irauten du eta ondoren dokumentalean parte hartzen duen eta Ekologistak Martxan elkarteko kide den Martin Mantxok hitzaldi txiki bat emango du eta mahai-ingurua egingo da.
Goierriko Baratzak, Hor-Biziak kolektiboa eta Ekologistak Martxanek antolatu dute ekitaldia.

  • Twitter
  • Facebook