IKASTAROA: “Nola hitz egin jendartean eta hedabideetan”

When:
2016-04-22 – 2016-04-24 all-day
2016-04-22T00:00:00+02:00
2016-04-25T00:00:00+02:00
Cost:
Free

IKASTAROA

Ikastaroa GGKE eta mugimendu sozialetako kideei zuzenduta dago.
Hizkuntza: Gastelaniaz
Lekua: INNOBAK Eraikina, Beurko Viejo, Barakaldon.
Datak: 2016ko irailaren 22tik 24ra bitartean
Ordutegia: 20 ordu – Ostirala16:00etatik 20:00etara /Larunbata eta igandea 10:00etatik
14:00etara eta 15:00etatik 19:00 etara.
Irakasleak: Marta Caravantes,kazetaria etaMaría Pedroviejo kazetaria eta aktoresa.
Leku mugatuak: 12 pertsona. Ikastaroan parte hartzeko, kontuan hartuko dira emakumeen
eta gizonen nahiz ezgaitasunak dituzten lagunen partaidetza parekidea sustatzeko ekintza
positiboak.
Izen Ematea, ONLINE, beherago.
Behin ikastaroan onartua izanda eta matrikula balidatzeko, beharrezkoa da  40 €ko
fidantza ordaintzea.  Klaseen % 80ra bertaratuz gero, dirua itzuliko zaizu.
Ordaintzeko kontu korrontea: BBK KUTXABANK 2095-0080-50-9109628411
Titularra: KCD ONGD
Ordainketaren agiria eta izenemate orria helbide honetara bidali:info@kcd-ongd.org.

Publiko hartzailea
Prestakuntza-jarduera hau irakaskuntza-ikaskuntza prozesu gisa planteatzen da, helburu,
eduki eta iraupen jakinekin. Langileen gaitasunak eta prestakuntzak hobetzeko, haien
eguneratzerako eta espezializazio profesionalerako. Era berean, 18 urtetik gorako
gazteentzat edo, beraien prestakuntza bukatuta, berariazko prestakuntza osagarria jasotzen
dutenentzat. Prestakuntzan eskaintzen diren praktiken bidez, beraien aurreneko lan-
esperientzia izateko aukera.

Ikastaroa ondokoei zuzentzen zaie bereziki:
• Egun, GKE-etako kide dira, horietan lanean hasi nahi dute edo badute zuzendaritza-
ardurarik, horietako langileak, beraien eguneraketarako eta espezializazio profesionalerako,
hala nola euren prestakuntza -kasu honetan Gizarte Zientziak eta Komunikazioaren arloan-
bukatu duten gazteak.
• Lan-eskarmentu handia dute GKE-en munduan.
• Jakitun dira gero eta baliabide gehiago dituztela kudeatzeko eta kudeaketa hori
eraginkortasun-irizpideen arabera gauzatzen ikasteko premia dute.
• Langabezian edo aurreneko lanaren bila daudela, beraien ibilbide profesionala sektore
honetara bideratu nahi dutenak.
• Parte hartzeko gonbidapenetan, aintzat hartuko da emakumeen eta gizonen partaidetza
parekidea, hala nola minusbaliotasunak dituzten pertsonena sustatzeko ekintza positiboak.

Egitaraua
Lehen erronka: beldurra gainditu eta ongi pasatu.
1. Zeren beldur gara?
2. Beldurraren ondorio fisiko eta psikologikoak.
3. Nola funtzionatzen du gure garunak?
4. Beldurra gainditzeko teknikak.
5. Praktikak: parte-hartzaileen gaitasun komunikatiboaren azterketa eta hobetu beharreko
alderdiak antzematea.
Diskurtsoaren prestaketa
1. Zein da gaia eta nori zuzenduko natzaio?
2. Helburuak, estrategiak eta baliabideak antzematea.
3. Diskurtsoaren ordena.
Paperetik ekintzara
1. Ahotsa, erritmoa eta pausaldiak.
2. Hitzik gabeko komunikazioa: jarrera, begirada, mugimenduak…
3. Zer ez egin?
4. Praktikak: diskurtso egituratuaren antolaketa, ikastaroan landuriko metodologiari jarraiki.
5. Parte-hartzaile guztien grabaketa eta azterketa.
Irratia
1. Nola hitz egin: ahotsa, intonazioa, erritmoa, isiluneak…
2. Egin diezazkiguketen elkarrizketa-motak.
3. Praktikak: elkarrizketa irratiko eztabaidetan. Irratiko albistegietarako telefono bidezko
elkarrizketak.
4. Buruturiko praktiken azterketa.

Telebista
1. Saio- eta elkarrizketa-motak.
2. Nola mintzatu egokiro.
3. Hitzik gabeko hizkuntza eta jantziak.
4.TB praktikak: Telebistako elkarrizketak. Praktiken grabaketa eta parte-hartzaile guztientzako
gomendioak.

Info gehiago eta izenemeatea hemen

  • Twitter
  • Facebook