Elkarretaratzeak Gipuzkuan: Errausketarik Ez!

When:
2017-05-08 @ 19:00
2017-05-08T19:00:00+02:00
2017-05-08T19:15:00+02:00
Where:
Donostian (Gipuzkoa plazan), Lasarte-Orian (Okendo plaza), Hernanin (Tilosetan), Andoainen (Juanita Alkain plazan), Bergaran (San Martin plazan) eta Usurbilen (Mikel Laboa plazan).

Datorren astean hasiko dituzte erraustegia eraikitzeko lanak, hala iragarri du egunotan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiari proiektua geratu, herritarren eskaera aintzakotzat har dezatela eta gipuzkoarrak mobilizatzera deitu ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak.

Eraikitze lanen abiatzea dela eta, elkarretaratze zaratatsuak deitu dituzte datorren astelehenerako arratsaldeko 19:00etan Gipuzkoako udalerrietan; Donostian (Gipuzkoa plazan), Lasarte-Orian (Okendo plaza), Hernanin (Tilosetan), Andoainen (Juanita Alkain plazan), Bergaran (San Martin plazan)… eta Usurbilen (Mikel Laboa plazan).

  • Twitter
  • Facebook