Hitzaldia: ‘Trantsizio energetikoak eta demokrazia, eraldaketa nola eraman aurrera’

When:
2016-11-10 @ 9:30
2016-11-10T09:30:00+01:00
2016-11-10T09:45:00+01:00
Where:
Koldo Mitxelena, DONOSTIA

  Eredu energetikoaren transformazioa

Gizakiok klima aldaketan daukagun eragina nabarmena da, eta berotegi efektuko gasen jatorri antropogenikoko isuriak orain arteko altuenak dira. Murgildurik gauden eredu energetikoaren eraldaketa nahitaezko egitura aldaketetako bat da eta denok parte hartu behar dugu bertan aldaketa klimatikoari aurre egiteko.
Gipuzkoako pobrezia energetikoaren eta gure gizarteko ahultasunaren adierazleek gorantz jarraitzen dute prezio aldakorren merkatuak zeharo baldintzatuta. Jakin badakigu beste sistema bat behar dugula, aurrezpen eta eraginkortasun energetiko handieneko sistema bat –gure eraikinetan, garraioan, makinerian-, eta energia sortzerakoan ingurumena eta biodibertsitatea zainduz energia berriztagarriak ezarri eta normalizatuko dituena. Eta, horrela, hamaika aukera sustatuko ditugu tokiko ekonomiarako, energia sektoreko gure industrietako eta zerbitzu enpresetako bezero finko bihurtuz. Azken batean, egungo sistema energetikoaren deszentralizaziorako eta banakako energiaren mendekotasuna zein mendekotasun kolektiboa murrizteko bidea egin behar dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia) azaroaren 9 eta 10erako antolatutako VI. Energia Jardunaldiek hainbat alderdi aztertuko dituzte egungo eredu energetikoaren benetako eraldaketa lantze aldera, klimaren ikuspegia eta pobrezia energetikoaren ikuspegia aintzat hartuta. Bat egin jardunaldiarekin.

EGITARAUA

9:30 – 10:15      EREDU ENERGETIKO BERRIA      Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia: aldaketa nola burutu.                                                                                                               Ortzi Akizu, EHUko ikerlaria eta irakaslea.

Egitarau osoa ikusi

EUSKARA

  • Twitter
  • Facebook