Hitzaldia: Zer dakizu kutsatzaile hormonalei buruz?

When:
2016-11-17 @ 19:00
2016-11-17T19:00:00+01:00
2016-11-17T19:15:00+01:00
Where:
Casa Torre de Ariz, Basauri
Contact:
Sagarrak-Ekologistak Martxan

1478611802cartel-charla-contaminates-hormonales-17-nov-2016001Kistiñe García, Ecologistas en Acción-eko “Libres de contaminantes hormonales” kanpainaren komunikazio arduraduna.

+kartela ikusi

Kutsatzaile hormonalen izendapenean mota askotako sustantziak sartzen dira: besteak beste, glifosatoa, Bisfenol-A, ftalatoak edo pestiziden hondakinak aipa daitezke; guztiek amankomunean badaukate zerikusirik: pertsonen eta animali basatien hormonen-sistemak aldatzen dituzte, gaixotasun ugari sortaraziz. Horien artean, antzutasuna, jaiotze-akatsak, minbizia, diabetesa, obesitatea, immunitate-sistemako kalteak, autismoa eta hiperaktibitatearen sindromea daude.

Sustantzia toxiko horiek egunero erabiltzen ditugun produktuetan aurkitzen dira: elikagaietan, plastikoetan, elikagaien latetan, kosmetikoetan, garbiketarako produktuetan, arropan, etab…

Kutsatzaile hormonalik arruntenak zeintzuk diren ikusiko dugu, eta toxiko horien esposizioa gutxitzeko aukerak erakutsiko dira. Aldi berean, Ecologistas en Acciónen gida berria aurkeztuko da, administrazio publikoetara zuzenduta dagoena.

KONTSUMO ARDURATSUARI BURUZKO KANPAINA 2016

  • Twitter
  • Facebook