Hitzaldia: Landareen garrantzia euskal gizarte tradizionalean, begirada etnobotaniko bat

When:
2016-05-12 @ 19:00
2016-05-12T19:00:00+02:00
2016-05-12T19:30:00+02:00
Where:
Arizko Dorretxea
48970 Basauri
Vizcaya
España
Cost:
Free

Hizlaria: Gorka Menéndez Baceta, Ingurugiro Zientzietan Lizentziatua eta Etnobotanikan Doktorea).13103312_606401879523617_7728101402106395442_n

Otsailaren 12an, 19:00etan Dorretxean, Basaurin.
Euskeraz izango da.
Sarrera librea eta doakoa.

+ Kartela ikusi

Milaka urteetan zehar, herri eta kultura bakoitza, ingurumenarekin harremanetan sartuz, jakituria eta ezagutza ugari pilatuz joan da, ondare inmaterial aberatsa osatu arte. Herri jakituria hori, gehien gehienetan, ahozko tradizioan baino ez dago gordea eta hori jaso eta aztertzeaz arduratu den diziplina zientifikoa etnografia izan da. Jakituria hori landareekin zerikusia duenean etnobotanika deitzen diogu berau aztertzeaz arduratzen den diziplinari.
Euskal Herrian, XX. mendean zehar emandako industrializazio eta modernizazio prozesuen ondorioz, ezagutza tradizional horietako asko galdu egin dira. Hala ere, baserritar kulturaren ondarea oraindik berreskura daiteke berau ezagutu duten aitite eta amamekin hitz eginez; gaixotasunak osatzeko erabiltzen zituzten erremedioak, basoan jaten zituzten belar eta fruituak, arropak egiteko erabiltzen zituzten ehunak, edota tresnak eta altzariak egiteko erabiltzen zituzten egurrak. Horiei guztiei buruzko informazioa oraindik bizirik dirau gure nagusien memorian.
Gaurko hitzaldian, ikuspegi etnobotaniko batetik abiatuta, euskal baserritar bizimoduaren hainbat esparru errepasatuko ditugu; sendabelarrak, basoko landare jangarriak eta agroekosistemen kudeaketa tradizionala. Horretarako, Gorbeialdea, Aramaio eta Karrantzan burututako etnobotanika tesi doktoralean jasotako informazioa hartuko dugu oinarritzat.

  • Twitter
  • Facebook