Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta (Gasteiz): Orain da garaia!

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta Legegintzako Herri Ekimenak (LHE) hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunetan eskubide hau Euskal Herrian izateko.

Ekimen horren aldeko 22.075 sinadura batu ondoren, orain Legebiltzarraren txanda da. Euskadiko pobreziarekin amaitzeko, aberastasuna birbanatzeko eta guztiontzako bizitza duinagoa eta askeagoa bermatzeko garaia iritsi da.

Horren harira, maiatzaren 3, 4 eta 5ean hainbat ekintza egingo dira eskubide sozial hori aldarrikatzeko.

 

Hasteko, maiatzaren 3an, prentsaurrekoa izango da Aldundiaren aurrean, 10:30etan, ekimena aurkezteko. Ekitaldi honekin batera kalejirak izango dira Bilbon eta Donostian.

Maiatzaren 4an karpa bat jarriko da Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta, bertan, egunean zehar elkarretaratzeak, hitzaldiak, kalejirak, eztabaidak eta ekitaldi politiko bat egingo dira, hilabete hauetan egindako lana aurkezteko.

Azkenik, maiatzaren 5ean, LHEk Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran ekimena aurkeztuko du talde parlamentario guztien aurrean. Horrekin batera, Legebiltzarraren aurrean kontzentrazioa egingo dugu, ekitaldia inguratuz eta Legebiltzarraren Osoko Bilkura streaming bidez emitituz.

Ekimenari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

 

 

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook