Aurkezpena (Gasteiz): EAEn enpresa transnazionalen eta giza eskubideen zentroa

Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte-erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute, haien artean Ekologistak Martxan dagoena, EAEn enpresa transnazionalen eta giza eskubideen zentroa ekimena aurkeztuko du datorren martxoaren 31an.

Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Gasteizko Hala Bedin (Aiztogile kalea, 98, Gasteiz).

Ekimena sustatzen duten erakundeen esanetan, gizartearen partaidetza bizia eta irmoa izango luke gune publiko berri horrek, eta eginkizun hau: euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko kontuak eskatzea, bai eta Euskadin dabilen atzerriko kapitalarenak ere, giza eskubideen nazioarteko esparruaren aldeko jarrera irmoa abiapuntu izanda.

Etor zaitez eta parte hartu!!

  • Twitter
  • Facebook