Category Archives: ecomarcha

Ecomarcha 2023 Bizkaian sartuko da eta Muskizko Petronorren findegiaren aurrean geldialdia egingo du

Aste eta erdiz, Ecomarcha2023k Valladolid, Zamora, Leon, Palentzia, Kantabria eta Burgos zeharkatu ditu, mugikortasun iraunkorra ardatz hartuta. Ecomarcha Bizkaitik igaroko da azken etapetan, eta bertan, Zalla Bai eta Güenes Bizia kolektiboen eskutik, Glefaran fabrikaren itxieraren historia arrakastatsua ezagutuko du. Petronorrek Muskizen duen findegiaren aurrean ere kontzentratuko da.

Ekomartxa2023an izena emateko azken astea. Anima zaitez!

Aurten, Gaztela eta Leonen, Kantabrian eta Bizkaian ibiliko gara pedalei eragiten, uztailaren 15etik 30era, mugikortasun iraunkorra, soziala eta egituratzailea aldarrikatzeko eta, aldi berean, igaroko garen lurraldeetako ingurumen-arazoetan sakontzeko.

Ecomarcha 2023: Valladolidetik Barakaldora, planeta freskoago baterako mugikortasun iraunkor, sozial eta egituratzailearen alde

Beste uda batez gure bizikletak prest jarriko ditugu, Ecomarcha etortzear dago! Bizikletak ematen digun erritmo pausatuarekin ibiltzean eta ezagutzean datza, esperientziak partekatuz eta lurraldean finkatutako borroka ekologista eta sozialak ezagutuz. Oraingoan Valladolidetik Barakaldora bidaiatuko dugu, uztailaren 15etik 30era, planeta freskoago baterako mugikortasun iraunkor, sozial eta egituratzaile baten alde.