
Artxandako zabortegi berriaren proiektua gelditzeko eskatzen dio Artxanda Parke Bai Plataformak Bilboko Osoko Bilkurari
Plataformak, auzo-elkarte eta ekologistek osatuak, mozio bat aurkeztu du Bilboko Udalari Berriz Recycling S.L.ek aurkeztutako proiektua geldiarazteko eskatuz. Gainera, Artxandako Metropoli Parkearen Plan Berezia abian jartzeko eta eztabaida zabal eta gardena sustatzeko eskatu dute.