Category Archives: Atxondo

Badaukagu AHTrik Ez Akanpadako egitaraua!

Gorde zuen agendetan hurrengo hiru egun hauek! Uztailak 30, 31 eta abuztuak 1
Atxondon #AHTrikEZakanpada egingo da eta!!3 eguneko akanpada, hitzaldiak,kontzertuak…. Erdu!
𝐀𝐥𝐭𝐞𝐫𝐧𝐚𝐭𝐢𝐛𝐚𝐤 𝐛𝐚𝐝𝐢𝐭𝐮𝐠𝐮𝐥𝐚𝐤𝐨 𝐀𝐇𝐓𝐫𝐢𝐤 𝐄𝐳!
Kanpaldia hasi aurretik, bizikleta martxa bat egingo da Iruñetik, uztailaren 28an, asteazkena, kanpaldiaren hasierara iristeko, uztailaren 30ean. Bizikletarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.

AHTren aurkako mobilizazio berriak uztailean eta abuztuan

Uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean beste mobilizazio batzuk deitu dituzte Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka.

Alde batetik, Nafarroatik, AHT Gelditu taldeak etapaz etapako ibilaldia antolatuko du, Iruñetik irten eta Atxondon amaituko dena. Manifestazioa deitu duen taldeak “AHTren munstroa gelditzeko garaiz gaudela” agerian uztea du helburu.