Solasaldiak (Bilbo) Asteazken ekosozialak

Aurten ere, Asteazken Ekosozialak programaren bitartez, egungo  testuinguru, erronka eta alternatiba ekosozialak izango ditugu hizpide  gure Fakultatean.

Gizarte Hezkuntzako graduko 3. mailako ikasleek bideratutako  solasaldiak izango ditugu lehen mailako hizlariekin.

Saioak erabat irekiak dira (aforoa bete arte), gure  unibertsitate-komunitatera zuzenduta baitaude.

Hurrengo asteazkenean, hilak 8, lehen saioa izango dugu. Adrian  Almazán eta Iñaki Barcena izango ditugu gurean krisi ekosozialaren  inguruan solasean.

  • Data: Azaroak 8, asteazkena
  • Ordua: 10:30
  • Lekua: 3S01L gela

Animatu parte hartzera!

  • Twitter
  • Facebook