Bizikleta martxa (Euskal Herria) STOP AHT zundaketak! Lurraren alde Sakana, Goierri, Lautada bizirik!

When:
2023-08-25 @ 7:05 – 2023-08-27 @ 23:00
2023-08-25T07:05:00+02:00
2023-08-27T23:00:00+02:00

STOP AHT ZUNDAKETAK! LURRAREN ALDE SAKANA, GOIERRI, LAUTADA BIZIRIK!

Azken hilabeteotan, Sakanan eta Goierrin AHTrako zundaketa geologikoak egiteko baimen-eskaera ugari egin dira. Zundaketa horien helburua AHTaren Nafarroako korridorea eta Euskal Y-a lotzeko bi aukerak aztertzea da: bata, Ezkiorainokoa, Aralarko mendigune osoa zulatuz eta bestea, Gasteizerainokoa, Sakana zein Lautada zeharkatuz. Bata zein bestea justifikaziorik gabeko eraso latzak dira, bai naturarentzat  bai herrientzat, ohiko trenaren suntsiketaren beste urrats bat  eta diru-xahutze onartezina,  are gehiago, kolpatzen gaituen krisi eko-soziala kontuan hartuta.

Zundaketa horiek AHTa eraikitzeko lehen urratsa direla kontuan hartuta, Stop AHT Zundaketak Ekimenak horiek guztiak berehala geldiaraztea aldarrikatzen du, mobilizazio sozialera eta inguruko udalen arbuiatzera deituz. Orain arte salaketa-elkarretaratzeak egin dira, balizko zundaketen kasuan jarduteko protokolo bat zabaldu da eta lehenengo hiru saiakerak geldiaraztea lortu da.

Hurrengo mobilizazioen artean, abuztuaren 25etik 27ra egingo den bizikleta martxa nabarmendu nahi dugu. Horren helburua da herritarrak ohartaraztea zundaketa horiek geldiarazteko beharraz eta Goierri, Sakana, Lautada eta gainerako EHko AHTaren aurkakoen arteko harremanak sendotzea.

Etapak honako hauek dira:

– Abuztuak 25: Irurtzun-Olazti. Lautadako zutabea Aguraindik abiatuko da Olaztin martxara batzeko.
– Abuztuak 26: Olazti-Ataun

– Abuztuak 27: Ataun-Irurtzun

Izena emateko, idatzi stopahtzundaketak@gmail.com helbidera edo deitu 628243066 telefonora.
Animatu eta parte hartu!

 

AHT STOP ZUNDAKETAK ekimena (Sakana Trenaren alde, Sustrai Fundazioa, AHTrik ez! Lautada, Otsotarrak, Landarlan eta AHT Gelditu! Nafarroa)

 

 

EGITARAUA

Abuztuak 25, ostirala: IRURTZUN-ETXARRI ARANATZ-OLAZTI

10:00. Irurtzun. Bizikleta Martxaren hasiera-ekitaldia herriko plazan.

10:30. Martxaren irteera Irurtzundik. Ondoren, Etxarren, Ekai, Zuhatzu eta Satrustegitik igaro.

11:45. Hiriberri. Hamaiketakoa. Gero Ihabar eta Irañetatik pasatu.

12:30. Uharte Arakil. Segidan Arruazu.

13:00. Lakuntza. Gero Arbizu.

14:00. Etxarri Aranaz. Bazkaria Karrikestu Elkartean. Ondoren, martxaren antolakuntza-batzarra.

17:00. Etxarritik Irteera. Ondoren Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainetik igaro.

18:30. Altsasu. Elkarretaratzea herriko plazan. Ondoren, herrian zeharko ibilbidea.

20:30. Olazti. Lautadako zutabearekin bategitea. Segidan, afaria.

22:30. Kontzertuak Maisuenea Gaztetxean. Ondoren, frontoian lo.

 

LAUTADAKO ZUTABEA

18:00. Agurain. Elkarretaratzea.

18:15. Irteera Aguraindik. Ondoren, Mezkia eta Egilaztik pasatu.

19:00. Durruma.

19:30. Araia. Argazki erraldoia. Segidan, Albeitz, Ilarduia, Egino eta Ziordiatik igaro.

20:30. Olazti. Irurtzungo zutabearekin bategitea.

 

Abuztuak 26, larunbata: OLAZTI-LAZKAO-ATAUN

8:00. Gosaria.

9:00. Irteera Olaztitik.

10:00. Altsasu. Elkarretaratzea Tren Geltokian trenbide sindikatuekin. Ondoren, Zegama eta Seguratik pasatu.

12:00. Idiazabal. Hamaiketako-elkarretaratzea herriko plazan.

13:00. Beasain. Goierri mailako elkarretaratzea Erauskin plazan.

14:30. Lazkao. Bazkaria Biziola Fabrikan eta gero batzar irekia: AHTaren aurkako borrokaren oraina eta geroa.

18:30. Irteera Lazkaotik.

19:00. Ataun. Auzoeta frontoian ongietorria.

20:00. Afaria. Segidan partehartzaile eta borroken aurkezpen-batzarra. Ondoren, frontoian lo.

 

Abuztuak 27, igandea: ATAUN-IRURTZUN

7:30. Gosaria.

8:30. Irteera Ataundik. Ondoren Lizarragabengoa eta Arbizu.

11:00. Lakuntza. Auzatea herriko jaietan.

12:00. Uharte Arakil. Artzain Egunean elkarretaratzea Seme-Alaben plazan.

13:30. Ihabar. Segidan, Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu eta Etxarren.

15:00. Irurtzun. Bukaera-ekitaldia herriko plazan. Gero, bazkaria Pikuxar Elkartean.

 

 

AHOLKU PRAKTIKOAK

IZEN-EMATEAK ETA HARREMANAK
Izena emateko azken eguna: abuztuak 21, astelehena.
Tel.: 628243066
stopahtzundaketak@gmail.com

ERAMAN BEHARREKO MATERIALA
Lo-zakua, esterilla eta ordezko arropa bizkar-zorro handi batean sartu behar dira (hori guztia etaparen hasieran laguntza-kamioian sartuko da eta etaparen amaieran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar behar den guztia soinean edo bizikletan eramango da. Ordezko kamera, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.

ERRATZ-IBILGAILUA
Matxuraren bat izanez gero,  furgoneta baten laguntza izanen da.

OTORDUAK
40 €: 3 eguneko txartela: bizikleta martxa osoko gosariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak.
18 €: Egun bateko txartela.
8 €: Bazkari edo afari bakarreko txartela.

BIZIKLETEN GARRAIOA IRURTZUNERA

Parte-hartzaile bakoitza bere bizikletaren garraioaz arduratuko da, bai Irurtzunera eramateko, bai bere herrira itzultzeko. Antolatzaileek leku bereko edo hurbileko parte-hartzaileak jar ditzakete harremanetan, haien garraioa partekatzeko. Salbuespen bakarra Iruñea da, kamioia bertatik abiatzen baita. Bizikletak ostiral goizeko 8:00etan kargatuko dira Tren Geltokiko aparkalekuan. Igande arratsaldean bizikletak kamioian Iruñera itzultzea ere ziurtatuta dago. Hala ere, Iruñeko partaideek Irurtzunera joan eta Iruñera itzuli euren kabuz egin beharko dute. Iruñetik Irurtzunera doan lineako autobus-irteera 8: 45ean autobus-geltokitik da.

  • Twitter
  • Facebook