Aste Nagusia 2023 (Bilbo) Bizizaleak txosnaren muntaketa

When:
2023-08-12 @ 10:00 – 2023-08-19 @ 11:00
2023-08-12T10:00:00+02:00
2023-08-19T11:00:00+02:00

ASTE NAGUSIRAKO TXOSNAREN MUNTAKETA 🛠🪜🪛

Mari Jaia ate-joka dugu eta Bizizaleak konpartsaren txosna muntatu behar dugu. Lagunduko diguzu? Ez da beharrezkoa ezagutzarik edo esperientziarik izatea, laguntzeko gogoa besterik ez!

Anima zaitez, ondo pasako dugu! 🎊🎊🎉🎉

Abuztuaren 12an, larunbatean hasiko gara. Abuztuaren 19ra arte.

Egunero 10:00etan txosnan, Areatzan.

🍽 Bazkaria egingo da Ekoetxean egunero indarrak hartzeko. Ezinbestekoa izango da izen ematea beheko estekan eta goizez egotea zenbatua izateko.

Desmuntaketa abuztuaren 27an, igandean, arratsaldean, eta 28an, astelehenean 10:00etan txosnan.

Etorri! Gora jai herrikoiak eta parte hartzaileak! 🥳🥳

Izena emateko,  idatzi mezu bat bizkaia@ekologistakmartxan.org heldibera edo deitu 944790119 telefonora.

  • Twitter
  • Facebook