Mintegia (Bilbo) Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiak

Beste urte batez, Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco – Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI) erakundeak, UPV/EHUrekin batera, «Garapen, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko Mintegia» antolatu du Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza proiektuaren barruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

XXIV. edizioa 2023ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 6tik abenduaren 15era. Saioetako bat ibilbide ekologikoa izango da Artxandan zehar, urriaren 21ean, Ekologistak Martxan-ekin lankidetzan, jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

Izen-emateak urrriaren 5ra arte. Plaza kopuru mugatua izen emate ordenaren arabera.

  • Twitter
  • Facebook