Manifestazioa (Gatika) Interkonexio elektrikorik ez!

 

‼️Manifestazioa, ekainak 30, Gatika-Mungia‼️
⚠️Interkonexio Elektrikorik ez⚠️
17:00 Gatikako plazan. Lemak kartoietan marraztu, banderolak jaso,…
18:15 musikagaz motorrak berotu eta PTS aren kontrako alegazioak sinatzeko aukera.
19:00 Gatikatik atera.
20:00 Mungiako Herriko tabernan Elektrotxarangagaz batu.
21:00 Bukaera txosnetan.
Animatu zaitezte edozein momentutan ongietorriak zarie!!!!

 

Bizkaiko Golkoko Interkonexio Elektrikoaren aurkako manifestazioa deitu dute auzokideek datorren ostiralerako.

Gatikako auzo-elkarte eta plataformek, plataforma ekologisten babesarekin, manifestazio handi bat deitu dute ekainaren 30erako, ostirala, Bizkaiko Golkoko interkonexio elektrikoaren aurka. Proiektuarekin batera trazadura-aldaketak, gainkostuak eta hainbat irregulartasun egin badira ere, baimenek aurrera jarraitzen dute, Europaren erabateko babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren oneritziarekin.

Aipatu behar da proiektu honek, garestia, alferrikakoa eta inposatua denak, penintsulako energia berriztagarriaren soberakinak esportatzeko autopista elektrikoa osatuko duela, hau nazioarteko merkatuetan eskaintzeko. Horrela, interes komunari erantzuteko diskurtsopean, elektrizitatearen merkatu handi bat eraikitzen ari da kapital inbertitzaileentzat, energia berriztagarrien megaproiektuek gure lurraldean eta Espainiako Estatuan duten presioa areagotuz.

Herritarrak garapen horien aurka daudela erakusteko eta trantsizio bidezkoagoa eta iraunkorrago bat aldarrikatzeko, plataforma sinatzaileek deialdia egiten dute datorren ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Gatikako plazan. Bertatik, jai giroan joango da Mungiako txosnen esparrura, eta bertan komunikatua irakurriko da.

  • Twitter
  • Facebook