Tailerra (Basauri) Bizikletak elektrifikatzea

Bizikleta behar berrietara egokitzeko asmoz, zure bizikleta arruntean kit elektrifikatua instalatzen modu didaktikoan ikasteko aukera eskaintzen dugu. Merkatuak eskaintzen duena ezagutzea, kit elektriko baten ezaugarriak eta osagaiak ezagutzea, muntatzea eta mantentze-lanak egiten jakitea izango dira tailer teoriko praktiko honetan landuko ditugun gaietako batzuk, esperimentatzeko eta ikasteko.

Maiatzak 5, ostirala, 18:00etatik 20:30etara.

Plaza mugatuak. Izena hemen eman behar da: http://bizieskola.net/basauri

Prezio: 20€
Euskadiko Kutxan aldez aurretik sartzea: ES91 3035 0068 01 0681126228
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 3a.
Informazio gehiago: 689 233 270

Animatu eta parte hartu.

  • Twitter
  • Facebook