Agerraldi jendetsua (Behobia eta Biriatu) AHT-aren aurka

 

BIRIATUKO AHT-AREN AURKAKO AGERRALDI JENDETSUA

Euskal Herriko AHTren aurkako mugimenduak, Iparraldekoak zein Hegoaldekoak, hogeita hamar urteko borrokaren ondoren, bere konpromisoa berretsi nahi du, Euskal Herriaren historiako proiektu suntsitzaile, xahutzaile eta anti sozialena behin betiko geldiaraztea lortu arte. Dei egiten die Euskal Herriko pertsona zein talde sozial eta sindikal guztiei, apirilaren 15ean, larunbata, goizeko 11etan, Biriatuko udaletxearen aurrean egingo den ekitaldian parte har dezaten -aurretiazko hitzordua goizeko 10etan Behobiako zubian-. Gainera, ekitaldi horretan 30. urteurren honetarako programatutako jardueren berri emango da eta konpromiso horrekin bat egin duten taldeen zerrenda ezagutaraziko da.

Ekitaldian Oreka TX txalapartariez gain, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsotan izanen dira.

  • Twitter
  • Facebook