Bizieskola elkarteak, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, bizikletak konpontzeko oinarrizko mekanika ikastaroa antolatu du Barakaldoko Lorategi Botanikoko Naturgelan. Bertaratu nahi izanez gero, ikastaroa irailaren 20tik 22ra izango da, 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko, idatzi telefono zenbaki honetara (WhatsApp): 632 582 067 (16:00etatik 20:00etara). Parte-hartzaileek opari bat jasoko dute.
Informazio gehiago: www.bizieskola.net/barakaldo.
Anima zaitez eta parte hartu!