Bizimartxa (Bilbo-Getxo): Armagintzaren Aurka!

When:
2022-04-23 @ 11:00 – 14:00
2022-04-23T11:00:00+02:00
2022-04-23T14:00:00+02:00
Where:
Diputación Foral de Bizkaia
Gran Via
25 - Bilbao

Bizkaiko hainbat gizarte taldek gerra, gastu eta industria militarraren aurkako Hamalaugarren Bizi Martxa‘ antolatu dute datorren apirilaren 23an. Ekimena armen trafikoa salatzea eta ekoizpen militarra zibila bihur dadila eskatzea du helburu.

Goizeko 11:00etatik aurrera izango da hitzordua, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta, ibilaldian zehar, ITP Barakaldoren (garraio-hegazkinen produkzioan espezializatua) eta Senerren (goi-teknologia militarreko ekoizpen-zerbitzuak, borroka-hegazkinak eta artilleria-jaurtigaiak eskaintzen dituena) jardueraren aurka protesta egingo da.

Bizmartxak Martxak honako hau aldarrikatzen du:

  • Euskal arma-enpresen ekoizpena zibil bihurtzea, gastu militarra 6.500 milioi euro handitu baita.
  • Gerraren jauntxoen aurkako protesta, egungo gerra-testuinguruan eta Euskal Labela izanik, eta aurrekontu bidez, 100 milioi euroko diru-laguntza ematen diotelako euskal gerraren industriari.
  • Euskal arma fabrikek armadei laguntzen dietela eta Saudi Arabia, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Maroko, Israel edo Turkiari saltzen diete ekoitzitako armamentua.

Ekimen honen bidez, euskal negozio militarra salatuko da, kontuan hartuta arma-enpresek erakundeetatik milioi askoko dirulaguntzak jasotzen dituztela.

Animatu eta parte hartu!

 

 

  • Twitter
  • Facebook