Add to Calendar
When:
2021-05-29 @ 11:00 – 14:00
2021-05-29T11:00:00+02:00
2021-05-29T14:00:00+02:00
Contact:
Biziz Bizi
Ezkerraldeko Zorrotza eta Lutxanaren arteko lotura segurua eskatzeko Biziz Bizi elkarteak (www.bizizbizi.org-ek) antolatutako Bizi Martxa. Sinatzeko http://chng.it/Y958VNwz
18 urte pasatu dira eta Bizkaiko Bizikleta Plan Nagusiko (2003-16), 3. ardatzak ezarritako konexio seguruak gauzatu gabe jarraitzen du.
Castroraino bidegorritik ailegatzea polita izango litzateke, baina momentuz Barakaldora segurtasunez iristearekin konformatzen gara.
Covid-19ren osasun krisia dela eta, behin eta berriro esan dute bizikleta garraiobiderik seguruena dela distantzia soziala mantentzeko
Gogoratu kaskoa, musukoa eta gure arteko distantzia mantentzea.!
Orain bai, lortu dezakegu !!! Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu!!