Petronor findegiak petrolio gordina isuri du Barbadun ibaira

Aurreko otsailaren 13an, Petronor enpresak Barbadun ibaira, Muskizko San Juan ingurura, isuritako petrolio gordinaren ondorioz, Ekologistak Martxan taldeak gardentasun falta salatu nahi du. Ez dago batere argi faunan eta floran izan duen ingurumen-inpaktua, ezta kalteak ebaluatzen ari diren ere. Hori dela eta, enpresari berari, URAri eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari azalpenak eskatzen dizkie, baita erantzukizunak argitzea ere.

Ez da lehengo aldia. Gertu kokatutako enpresaren isurketa ugariren lekuko izan da La Arenako hondartza. Horrez, gain, elkarte ekologistak itsasertzeko ingurumen-narriadura adierazteko urtero egiten duen Bandera Beltzak txostenean askotan agertu da petrolio-findegia bera. Ondorioz, berriro ez errepikatzeko neurri zehatzak ezartzea ere eskatzen du elkarte ekologistak.

Kontrolik gabeko isurketa gehiagorik ez!

  • Twitter
  • Facebook