EGITEN ARI GARA erakusketa – Artea eta Trantsizio ekologikoa

When:
2021-02-08 – 2021-02-19 all-day
2021-02-08T00:00:00+01:00
2021-02-20T00:00:00+01:00
Where:
Bizkaia Aretoa - Sala Axular
Abandoibarra Etorbidea
3
48009 Bilbo

Artekomek antolatutako “Egiten ari gara/Lo estamos haciendo” erakusketan, transizio ekologikoari buruzko ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu poilitiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du. Erronka horri era ekologikoan erantzun asmoz bertan parte hartzen duten 14 artistek, hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak.

Erakusketa honen bidez nahi dena da hainbat burutazio eskeini gure eguneroko ohituretan eta portaeretan eman beharreko aldaketei buruz, uste bait dugu arteak balio duela sentsibilizazioa eta komunikazioa sustatzeko. Bestalde, jakin ba dakigunez arteak mugarik gabeko bide eta moduak jorratzen dituela esan nahi dituenak esateko, ez dugu mugatuko gure ahalegina narraziozko baliabidetara, ez eta alegorikoetara edo metaforikoetara; gehiago ahalegindu gara lotzen arte egikerak eguneroko koherentzizko jarrerekin.

Ainhoa Arzallus, Mikel Arce, Iratxe Díaz, Mikel Garate, Josemaría Herrera,  Susana Jodra, José Ángel Lasa, Nerea Legarreta, Lucía Loren,  Carmen Marín, Cristina Miranda, Josu Rekalde, … erakusten dute.

  • Twitter
  • Facebook