Egin zeure errenta-aitorpena eragozpen fiskalarekin

When:
2018-05-05 @ 10:00 – 14:00
2018-05-05T10:00:00+02:00
2018-05-05T14:00:00+02:00
Where:
Bakearen Etxea, BIlbo
Egin zeure errenta-aitorpena eragozpen fiskalarekin @ Bakearen Etxea, BIlbo

Badakizunez, eragozpen fiskala da, alde sozialetik bidegabetzat jotzen ditugun partiden finantzaketan (gastu militarra, bankuen erreskatea edo makroazpiegiturak, hala nola abiadura handiko trena, beste askoren artean), Estatuari ekonomikoki laguntzeari uko egitea.

Urtez urte, gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dugu eragozpen fiskala desobedientzia zibileko ekintza gisa.

Eragozpen fiskala egin nahi baduzu, eta aurreko beste urte batzuetan errenta-aitorpena eragozpen fiskalarekin egin badizute eragozpen fiskaleko gure bulegoan, Bilbon, aurten zuk zeuk egiten ikas dezakezu.

Proposatzen dizugu “Egin zeure errenta-aitorpena eragozpen fiskalarekin” lantegia egin dezazula; izan ere, han adituek azaldu eta irakatsiko digute nola egin geure errenta-aitorpenak eragozpen fiskalarekin.

“Egin zeure errenta-aitorpena eragozpen fiskalarekin” lantegia maiatzaren 5ean izango da, Bilbon, Bakearen Etxeko bulegoetan: Fika kaleko 4.ean. 2 txanda izango ditugu: 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara.

Mesedez, errenta-aitorpena eragozpen fiskalarekin egiteko lantegi honetara etorriko zarela ziurtatzearren, idatzi iezaguzu eragozpenfiskala@gmail.com helbidera

  • Twitter
  • Facebook