KONPARTSEN ARTEKO BAZKARIA

When:
2018-05-12 all-day
2018-05-12T00:00:00+02:00
2018-05-13T00:00:00+02:00
Where:
Durango

Azken urteetan egin dugun moduan aurten ere Bilbotik ihes egingo dugu bazkari interkonpartsa bat egiteko, prepoteo, bazkari eta postpoteoarekin. Durangon maiatzaren 12an izango da, gure artean nahasteko asmoz eta dena delakoa (horregatik ateratzen gara Bilbotik…). Jateaz eta edateaz gain, dinamikak, jolasak, mozorroak, musika… egongo dira.

Aixeberri, Bizizaleak, Mamiki, Pinpilinpauxa, Piztiak, SinKuartel, Txomin Barullo, Uribarri eta Zaratas elkartuko gara.

Bazkari honetarako bakarrik 3 oinarri ditugu:

– Botxotik ateratzea, betiko ohiturak apurtzeko
– Garraio publikoan heltzea
– Bazkari eskuragarri eta barneratzailea izatea (15€ aprox.)

Izena emateko azken eguna apirilaren 25a izango da. Ekoetxean zerrenda bat jarriko dugu izena emateko, hurbildu ezin bazara, telefonoz deitu edo emaila bidali bizizaleakkonpartsa@gmail.com helbidera. Aukera begetarianoa nahi baduzue, (V) jarri zuen izenaren ostean.

Anima zaitezte! ???

  • Twitter
  • Facebook