Manifestazioa: Turistifikaziorik Ez!

When:
2018-01-31 @ 19:30
2018-01-31T19:30:00+01:00
2018-01-31T19:45:00+01:00
Where:
Plaza Unamuno, Bilbo

ALDE ZAHARREKO BIHOTZEAN ELKARTEAK URTARRILAREN 31rako EGINDAKO MOBILIZAZIO DEIALDIARI BURUZKO KOMUNIKATUA

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak bere atxikimendua adierazi nahi dio Asociación Bihotzean – Zazpi Kaleko Auzo Elkarteak, Bilboko Unamuno plazan urtarrilaren 31rako egindako manifestazio deialdiari. Bertan, auzoak jasaten duen turistifikazio goraldiaren aurkako protesta egingo da. Horren ondorioz, zenbait sektorek, batez ere, ostalaritzak, eremu publikoaren gehiegizko okupazioa sortzen dute eta arretaz zaindu beharko litzatekeen ingurua narriatzen da.

Federazio honek, jakin badaki arazo hauek maiz izan direla udalean salatuak baina udalak berak zaindu beharko lituzkeen arauen ardurarik ezak, auzo horretako biztanle asko, kanpokoak ere, haserretu ditu.

Horrexegatik, federazio honetako batzar nagusiak, biztanle guztioi datorren asteazkenean mobilizazioarekin bat egiteko deialdia luzatzen dizue, ez baita auzo bati dagokion arazoa, hiri osoari baizik, gero eta larriago izan daitekeen arazoa.

 

  • Twitter
  • Facebook