Truke Azoka, 8. edizioa

When:
2017-11-18 @ 11:00 – 21:00
2017-11-18T11:00:00+01:00
2017-11-18T21:00:00+01:00
Where:
Solabarria Plaza, Basauri

Aurten ere TRUKE Azokan parte hartzeko aukera izango dogu Basaurin. Azoka honen 
8 garren ekitaldia betetuko dogu Azaroaren 26an, Basauriko Solobarria Plazan,
goizeko 11:00etatik arratsaldeko ordu 21:00ak arte.
Birziklatu, murriztu eta berrerabili direla Trukearen helburuak gogoratuz, azoka honetan berriz ere tresnak zein zerbitzuak aldatu ditzakegu gure artean. Bakoitzak ipiniko diogu balorea aldatu nahi dogunari, eta aldatzeko edo oparitzeko erabakia norberarena izango da.
Aurreko azoketan ikusi ditugun arruntenetariko gauzak liburuak, arropak, etxeko tresnak, haltzariak, etabar izan dira. Baina txoko honetan edozein gauza aldatu dezakegula gogoraerazi nahi dizuegu: lanak, denbora, etxeak, ….. bururatzen zaizuen guztia.
Ezagutzak eta jakintzak partekatza, egitaraua osoa:
11:30-14:00.
Perkusioan zeharreko bidaia: Historiaurretik gure garaietara. (1*)
Buru-jolasen tailerra: Xakea eta Go.
Elkartasun-trukea Mendebaldeko Saharako kanpalekuekin.
Mendira joaten hastea familia giroan.
Irriak sendatu egingo zaitu.
(1*) Perkusio metodoa. Tommy Caggianik sortu zuen, musikaren antropologiaren oinarrietatik abiatuta.
14:00-15:00. Kulturarteko gastronomia-jakintzak trukatzea eta Janaria trukatzea.
16:00-20:00.
Argazkigintzako zalantzak argitzea.
Herri-erritmoen dantza: hastapenak.
Mikologiari buruzko oinarrizko ezagutzak.
Geure osasunean ahalduntzea.

Kulturarteko jakintzen trukea.
Denbora Bankua. Beste harreman-tankera batzuk.

Anima zaitezte eta ez ahaztu, Azaroaren 18an, goizean, Basauriko Solobarria Plazan, umeak, nagusiak eta talde guztiak gonbidatuta zaudetela!!

 

  • Twitter
  • Facebook