Elkarretaratzea: Hasankeyfen aldeko (Kurdistan) 2. Ekintza Egun Globala

When:
2017-09-23 @ 12:00
2017-09-23T12:00:00+02:00
2017-09-23T12:15:00+02:00
Where:
Plaza Biribila, BIlbo

Irailak 23 Tigris ibaia eta Hasankeyfen defentsarako mundu mailako bigarren ekintza eguna deitu dute. Hasankeyf herria, turkiar estatuaren menpe dagoen Kurdistanen kokatzen da, Herri hau, BBVAk finantzatzen duen Ilisuko urtegi megaproiektuaren eta instalazio hidroelektrikoeren mehatxupean aurkitzen da, Proiektu hau eztabaidagarria izateaz gain, aurrekaririk gabeko “suntsipen handiko arma kulturala” izan liteke. Hiriaren %80a,300 aztarnategik osatutako ondare arkeologikoa bere osotasunean eta 200 herri inguru urtegiaren azpian desagertuko lirateke. Urtegiak 11.000 miloi metro kubikorekin Turkian hobekien mantendutako Erdi Aroko herri honetako aztarna bizantziar eta otomandarrak ur azpian utziko ditu, 75.000 pertsonen desplazamendua eraginez. (proiektu honi eta egoerari buruzko txostena hemen)

Antolatzaileak: BBVAren aurkako Plataforma eta Kurdistanekin Elkartasun Ekimena

Hasankeyf eta Ilisuko urtegiari buruzko aurreko albisteak :

  • Twitter
  • Facebook