Ingurumenaren alde lan egiteko eguna: Bertako zuhaitzak landatzea

When:
2017-03-05 @ 10:00
2017-03-05T10:00:00+01:00
2017-03-05T10:15:00+01:00
Where:
Vivero de Iruaretxeta (junto al antiguo campo de tiro de Basauri)

Cartel PLANTACION 5 Marzo 2017 Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Gure taldeak Iruaretxetan lehengoratzeko dituen partzeletan arituko gara.

Iruaretxetan arituko gara, bertoko espezieen haztegi inguruan.Jardunaren xedea izango da ingurumen-baldintzak hobetzea Malmasin mendiaren magalean lehengoratzen ari garen partzeletako toki batzuetan.

Bertoko arbola eta zuhaixkak landatuko ditugu.

Oharrak:

  • Jarduna goizez bakarrik izango da (14:00ak arte, gutxi gorabehera).
  • Gomendagarria da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
  • Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
  • Nahiz eta ez den beharrezkoa izena ematea, eskertuko genizueke

baldin eta etortzekoak bazarete abisua ematea, modu horretan,  jarduera hobeto antolatuko       baikenuke.

  • Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.

Eguna: martxoak 5, igandea

Ordua: 10:00etan.

Tokia: Iruaretxetako haztegian (aintzinako tiro-zelaiaren ondoan)

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko, SAGARRAKera deitu ahal duzue, 944 263 769 zenbakira (asteazkenetan eta ostiraletan, 12:00-13:00), edota posta elektronikoa idatzi honako helbide honetara:

 

  • Twitter
  • Facebook