Zatoz Topaketa Antinuklearrera!

When:
2017-03-04 @ 11:00
2017-03-04T11:00:00+01:00
2017-03-04T11:15:00+01:00
Where:
Miranda de Ebro, Burgos sede Izquier Unida (C/ Sorribas 17)
Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berriro ere ireki daitekeela eta are Estatuko parke nuklearraren etorkizuna goibeldu dela jakin dugu azkenaldian. Albiste kezkagarri horien aurrean, Miranda de Ebron topaketa bat egitea proposatu da, gure kezkak elkarbanatzeko eta, batez ere, mehatxu nuklearrari modu koordinatuan aurre egiteko proposamenak trukatzeko.

Era berean, uste dugu positiboa dela abagune hori aprobetxatu eta energia nuklearraren aurkako mezua hedatzeko. Hori dela-eta, interesgarria iruditu zaigu prentsaren aurrean agerraldia egitea. Horregatik guztiagatik, dei egin nahi duzuegu datorren martxoaren 4an egingo dugun topaketara. IUren Miranda de Ebroko egoitzan izango da (C/ Sorribas 17), goizeko 11:00etan.

Hau da proposatutako gai-zerrenda:

– Zentralaren egungo egoera

– Elkarrekin burutu daitezkeen ekintzak

– Prentsaurrekoa

Gai-zerrendan gairen bat sartu nahi baduzue, onena aurrerapenez jakinaraztea da, denborak egokiro doitu ahal izateko. Edozein ekarpen duzuela, mesedez, helarazi burgos@ecologistasenaccion.org helbidera, eta ahal dela, konfirma ezazue bertaratuko zareten.

Agur antinuklear bat.

  • Twitter
  • Facebook