INGURUMENAREN ALDE LAN EGITEKO EGUNA: Bertako zuhaitzen landaketa Oiz mendian

When:
2017-02-12 @ 9:00
2017-02-12T09:00:00+01:00
2017-02-12T09:15:00+01:00
Where:
Bilbo: frente a San Nicolás / Basauri: para de bus de Ariz

Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Eko-Oiz elkartearen lurretan egingo dugu, Oiz mendian, Munitibarren.

Jardueraren helburua izango da lursail batean ingurumen-baldintzak hobetzea -duela gutxira arte pinuak egon dira bertan landatuta.

Bertoko arbola eta zuhaixkak landatuko ditugu.

Oharrak:

  • Jarduna goizez eta arratzaldez  izango da. (Basaurira 18:30etan itzuliko gara, eta Bilbora 19:00etan).
  • Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
  • Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
  • Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.
  • Beharrezkoa da izena ematea.
  • Lana amaitzean armosua emango diegu parte-hartzaileei.
  • Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko, SAGARRAKera deitu ahal duzue, 944 263 769 zenbakira, edota posta elektronikoa idatzi honako helbide honetara: ekologia@sagarrak.org

Eguna: Otsalilak 5, igandea

Ordua: Bilbon, 09:00etan; Basaurin, 09:30ean.

Irteteko tokia: Bilbon, San Nikolas elizaren aurreko autobus geltokitik; Basaurin, Arizko autobus geltokitik.

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

 

  • Twitter
  • Facebook