Hitzaldia: Trantsizioak mundu iraunkorrago bateko ekonomia berrietarantz

When:
2016-11-10 @ 17:30
2016-11-10T17:30:00+01:00
2016-11-10T17:45:00+01:00
Where:
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra Etorb.
3, 48009 Bilbo, Bizkaia
España

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresua

Ortzi Akizu, ingeniari, ekodiseinu irakaslea eta ikertzailea (UPV/EHU)

“Energiak trantzisioen hasieran”

Petrolioaren gailurrak, klimaren ondoriozko errefuxiatuak edota bioaniztasunaren galera dira erauzte eredu orokorrari loturiko makrogaiak, eta horiek eragin zuzena dute etxeko ekonomian eta eguneroko ekonomian. Edonola ere, herritarrean erresilientzia handitzen ari da makro arriskuen gainean, hainbat faktoreren ondorioz: aurreztea eta etxean energia eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea, hirigintza bioklimatikoan eta bioeraikuntzan oinarritzen den eta ekoizpen industrialaren planteamendu zirkularrarekin orekatua den oinarriaren gainean. Ekoherrixken bitartez, cohousing komunitateen bitartez, kontsumo taldeen eta elikaduraren, energiaren edo hezkuntzaren subiranotasunaren alorreko mugimenduen bitartez ari zaio aldaketa klimatikora egokitzeko eta bioaniztasuna zaintzeko bideari irtenbidea bilatzen, nazioarteko politika handietatik haratago. Ardatz horren inguruan elkartuko dira trantsizio komunitarioko esperientziak, zein bere eredu agroekologikoekin, landa edo hiri eremuaren birsorkuntzaren alorrekoekin, edo ekonomia urdinekoarekin; horiek guztiak gai dira maila orokorrean eragiteko, baina tokian tokiko jardunen bitartez.

Egitarau osoa ikusi

  • Twitter
  • Facebook