BAZKARIA BIZIZALEAK Konpartsarekin

When:
2016-10-22 @ 13:00
2016-10-22T13:00:00+02:00
2016-10-22T13:15:00+02:00
Where:
Ekoetxea
Pelota Kalea
5, 48005 Bilbo, Bizkaia
España

14102577_988687307917110_4676742174690145087_n1

Aupi konpartsakideok!!

Aurten, beste behin, Aste Nagusia aurrera ateratzearren denon artean egiten dugun ahalegin handia eskertu nahi dizuegu Bizizaleak Konpartsaren batzordearen partez. Dela txosna muntatzen eta desmuntatzen, dela dekorazioa diseinatzen eta margotzen, txandak egiten, bazkariak prestatzen, dela Bilboko Konpartsen eta Trianguneren jardueretan parte hartzen… Eskerrik asko!

Lan hori guztiori eskertzeko, gonbidatuta zaudete Bizizaleak Konpartsak urtero egin ohi duen bazkarira. Bazkaria urriaren 22an egingo da, Ekoetxean (Pilota kalea 5 – Bilboko Alde Zaharra). Ekarri Bizizaleaken kamiseta jantzita!!

13:00etan, Triangeluan: poteoa + musika, Bizizaleaken eskutik

– 14:30ean: bazkaria Ekoetxean

– 18:00etan: argazkien proiekzioa, sari-ematea eta sorpresa gehiago

– Dj. Agus + mojitoa + dantza Ekoetxean

Jai hori guztiori antolatzeko, Ekoetxean egongo gara ostiralean, 20:00etatik aurrera, eta larunbatean bertan, 10:00etatik aurrera.

Jakin badakizuen bezala, bideo bat egiten dugu urtero, txosnaren muntaiako, Aste Nagusiko eta desmuntaiako argazkiekin, bai eta Santo Tomaseko, Ihauterietako eta konpartsa gisa parte hartzen dugun gainontzeko jardueretakoekin ere. Ekitaldi horietako argazkirik baduzue, bidali e-mail bat Bizizaleakera (bizizaleakkonpartsa@hotmail.com) edo ekarri formatu fisikoan (pen drivean edo CDan) Ekoetxeara. Facebookera igota badaude, etiketatu Bizizaleak Konpartsa Ekologista bideoan sartu ahal izateko.

Mila esker!

Apunta zaitezte bazkarira! Horretarako, pasatu Ekoetxeatik eta idatzi zuen izena han dagoen zerrendan; deitu Ekoetxeara (94 4790119 / 620099300) edo idatzi egiguzue Facebook bidez.

Besarkada handi bat!

Bizizaleak Konpartsa Ekologista

  • Twitter
  • Facebook