Bizizaleak Txosnaren muntaketa lanak

When:
2016-08-13 @ 10:00 – 2016-08-19 @ 20:00
2016-08-13T10:00:00+02:00
2016-08-19T20:00:00+02:00
Where:
Areatza-Arenal BIlbao
Cost:
Free
Contact:
Ekologistak Martxan
620099300

Aupa, lagun!

Aste Nagusia heltzear dugu eta txosna muntatu behar dugu! Animatuko zara muntaketa-lanetan laguntzera?

Nahi bezala lagun dezakezu: ez da beharrezkoa ezagutzarik ezta esperientziarik izatea, laguntzeko gogoz etortzea baino ez. Anima zaitez! Ondo pasatuko dugu! Gainera, taldetxo batek bazkaria prestatuko du Ekoetxean, lanean arituko garen guztiontzat: goiz eta arratsalde daudenentzat, arratsalderako datozenentzat, goizez ibili direnentzat…

Datorren larunbatean hasiko gara, abuztuak 13, eta abuztuaren 19ra arte egongo gara lanean.

Abuztuaren 13an Barakaldon geratuko gara, 10:00etan, Murrieta kalean, Lasesarreko Kiroldegiaren parean (planoa) lonjan dugun materiala jaso eta ondoren Areatzara joango gara.
Apuntatuko? Zatoz! Zure laguntza behar dugu!

Zure laguntza izango dugula konfirmatuiguzu 620099300 telefonora deituz! Garrantzitsua da!


Gainontzeko egunetan, abuztuaren14tik 19ra alegia, 09:00etan hasiko gara Areatzan, txosnaren eremuan.

Parte hartzera animatu zaitezte ondo pasako dugu eta!

  • Twitter
  • Facebook