Hitzaldi – eztabaida (Basauri) Trantsizio energetikoaz egin dezagun berba

When:
2024-11-13 @ 18:30 – 20:30
2024-11-13T18:30:00+01:00
2024-11-13T20:30:00+01:00

Hitzaldi-solasaldi honetan egun denon ahotan dagoen trantsizio energetikoari buruz hitz egingo dugu.

Galdera hauen inguruko gogoetak partekatu nahi ditugu:

1. Zer egin dezaket nik Basauriko trantsizio energetiko justu baterako?
2. Nire esku dagoen zerbait egin ahal badut… Nola da hobe egitea? Bakarrik edo herritarren parte-hartze ekimenetatik?
3. Bide horretan nork lagundu ahal dit? Trantsizio energetikorako zer tresna erabil ditzaket Basaurin?

Trantsizio bat beharrezkoa da planetaren baliabide finituengatik eta egungo energia-sistemak gure planetako bizitzarako dakartzan ondorio larriengatik. Indarrean dauden legeek energia-kontsumoak murrizteko neurriak hartzea eta iturri berriztagarrietako energia-instalazio gehiago sortzea eskatzen dute.

Trantsizio energetikoak, beraz, JUSTUA eta TOKIKOA izan behar du. Hori ez da beti erraza izaten, eta helburu horietara iristeko bide desberdinak daude. Bide horiek eragin handia izan ahal dute gure gizartean. Trantsizioak justua izan behar badu, egun bai administrazio publikoak bai enpresak garatzen ari diren proposamen asko ez dira bidezkoak.

Zertaz ari garen ondo ulertu behar dugu, egunero egiten diren publizitate engainagarriko kanpainen tranpetan ez jausteko.

Egun hauetan, eta abenduaren 5era arte, Basauriko Udalak jendaurrean du bere Jarduketa Energetikoaren Plan Orokorra. Planak datozen urteetan aurreikusita dauden ekintzei alegazioak aurkeztu ahal izango ditugu epe horretan. Esteka honetan eskuragarri dagoen dokumentua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, https://www.basauri.eus/eu/komunikazioa/energia-jarduketen-plan-orokorraren-hasierako-onarpena

Honetaz guzti honetaz berba egiteko izango dira gurekin Alvaro Campos eta Aitor Urresti (EHUko irakasleak). Alfredo Bezos “El garaje del Cambio ” elkare kidea eta Jon Urturi Goiener taldeko kide (kontsumorako eta energia berriztagarria sortzeko koperatiba)

  • Twitter
  • Facebook