Foroa (Bilbo) Arartekoaren herritarren foroa. Hiri-mugikortasun jasangarria.

When:
2024-09-11 @ 8:00 – 20:00
2024-09-11T08:00:00+02:00
2024-09-11T20:00:00+02:00

Arartekoak berriki argitaratu du Arartekoaren 1/2024 Gomendio Orokorra, otsailaren 21ekoa: Euskadin emisio txikiko eremuak arautzeko proposamenak.

Defentsa-erakunde honi oso interesgarria iruditu zaio herritarren foro bat antolatzea, bertan jasotako proposamenetako batzuk eztabaidatu ahal izateko, baita ere mugikortasun jasangarrirako eskubidearen funtsezko elementuak, egungo legeria oinarritzat hartuta. Era berean, parte hartzeko eztabaida irekia sustatu nahi da hiri-mugikortasun jasangarriaren gainean, arreta berezia jarriz mugikortasun aktiboan, garraio publikoa sustatzean, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzean eta ibilgailu kutsatzaileei emisio txikiko eremuen bidez ezarritako murrizketa-neurrietan.

Parte hartzea espero dugu, elkartruke eta ikaskuntza kolektiboko gune hori aberasteko.

Ikastarora joateko asmorik baduzu, mesedez, adieraz ezazu irailaren 6a baino lehen, esteka honetan: IZEN-EMATEA.

EGITARAU hau zure erakundeko edo elkarteko kideen artean zabal dezakezu.

 

  • Twitter
  • Facebook