Ekologistak Martxanek alegazioak aurkeztu dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planari, errausketaren kontra eta konpostajearen alde agertuta.

2014ko Ekintza Globalerako Mundu Egunarekin bat egin du Ekologistak Martxanek: “Komunitateen boterea, Zero Zaborraren aldeko konponbideak abiarazteko”

ZERO ZABErrausketaren aurkako Mundu Eguna da gaur, urriak 14. Aurtengo leloa “Komunitateen boterea, Zero Zaborraren aldeko konponbideak abiarazteko” da. Hondakinen errausketaren aurkako nazioarteko GAIA aliantzak egin du deialdia, nazioarteko sareen Reclaim Power koalizioak antolatutako Energiari buruzko Mundu Ekintzarako Astearen baitan kokatua. GAIAko kidea da Ekologistak Martxan.
Gertakari horrekin bat eginik, alegazioak, ekarpenak eta iradokizunak aurkeztu zituen Ekologistak Martxanek atzo, urriak 13, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana jendaurrean jartzeko epea amaitu zen egunean. Hori dela-eta, alegazio, ekarpen eta iradokizun horiek ezagutzera eman nahi ditu.

Ekologistak Martxanen iritziz, Hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarautik (Hondakinei buruzko Esparru Zuzentaraua – DMR) eratorritako konpromisoak betetzen saiatzeko “gurari onen” bilduma da Plan hau. Alabaina, Planak ez du derrigorrezko neurri zehatzik abiarazten, ez du hondakin-mota eta fluxu jakin batzuetarako beharrezkoak diren azpiegituren plangintzarik egiten eta ez du nahikoa inbertsio ekonomikorik aurreikusten, lortu nahi diren helburuak erdiesteko.

Jarraitu irakurtzen prentsa oharra bakarrik erderaz.

  • Twitter
  • Facebook