Ekologistak Martxan-ek bat egiten du Euskararen aldeko 23.KORRIKArekin

Bizkaiko Ekologistak Martxan taldeak parte hartuko du martxoaren 14tik 24ra bitartean Irundik Baionara egingo den 23.KORRIKAn, ‘Harro Herri’ lelopean. Beste behin ere, Euskal Herri osoko elkarte, kolektibo eta pertsonak euskararen alde korrika egitera aterako gara.

Aurten, Ekologistak Martxan-ek ekologia Bizkaiko 3 herritara eramango du KORRIKAren bidez: Basaurira, Sagarrak elkartearen eskutik 40. urteurrenean, Bilbora, Bilboko Konpartsen kilometroan, Bizizaleak Konpartsa Ekologistarekin batera, eta Barakaldora, non herriko taldeak mugikortasun jasangarri eta inklusiboari ikusgarritasuna emango dion.

GARRANTZITSUA:

Euskararen eta ekologiaren alde korrika egiteko (edo pedalei eragiteko) gogoa izatea!

Hona hemen Basauriko kilometroaren xehetasunak:

  • Non hartuko dugu lekukoa: Extremadura kalea 4, Basauri (hemen duzue kokapena: https://maps.app.goo.gl/FRYC1eEDuM6dESkF8 )
  • Zer ordutan geratuko gara: 14:00etan, Ariz auzoan, Arizko dorretik gertu. 14:10ean iritsi beharko luke lekukoak, baina han egongo gara pixka bat lehenago motorrak berotzeko.

Bilbon ere egongo gara, Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren eskutik!

 

Barakaldoko kilometrorako, xehetasun gehiago emango dizkizuegu:

  • Non hartuko dugu lekukoa: Munoa Kalea 117, Barakaldo (hemen duzue kokapena: https://g.co/kgs/RLrEKpZ )
  • Zer ordutan geratuko gara: 20:00etan, Llanoko metro irteeran (Gurutzeta-Cruces). Mesedez, izan zaitez puntualak. Lekukoak 20:30ean iritsi beharko luke, baina han egongo gara pixka bat lehenago motorrak berotzeko.

Kartel honetan (eta KORRIKAren APPan) ibilbide osoa ikus dezakezue:

  • Twitter
  • Facebook