Irailaren 15ean kalera ateratzeko deia egin dute talde ekologistek, erregai fosilen amaiera eskatzeko

  • Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko.
  • Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua.

Irailaren 20an, Nazio Batuek Klima Anbizioari buruzko Goi Bilera egingo dute New Yorken, tenperatura globalaren igoera 1,5 ºC-tik behera mugatzeko herrialdeek duten anbizio eskasa handitzeko asmoz. Ekitaldi horren aurrean, Fridays for Future-Juventud por el Clima, Alianza por el Clima eta hainbat erakunde eta plataformek nazioarteko deialdia bere egitea erabaki dute, erregai fosilen erabilera azkar, zuzen eta behin betiko amaitzea eskatzeko; izan ere, “2030 baino lehen berehalako neurriak hartzen ez badira, 1’5ºC-ko muga gaindituko da eta 2ºC-tik gertu egongo da”.

Erakunde sinatzaileek, gaur Bilbon aurkeztutako manifestuan adierazi dutenez, “munduko emisioek gora egiten jarraitzen dute, nahiz eta muturreko fenomeno meteorologikoek urteak daramatzaten giza ondorio, ondorio sozial eta ekonomiko izugarriak erakusten, gobernuak oso urrun daude jarraibide zientifikoekin bateragarria den murrizketa bat finkatzetik eta erregai fosilak arazo klimatiko handiaren sorburu nagusia direla eta horien erabilera desagertu egin behar dela adieraztetik”. Nazioarteko funtzioen utzikeria katastrofikoaren aurrean, kolektibo deitzaileek “mundu mailako deskarbonizazio azkar, zuzen eta behin betikoa” eskatzera behartuta daude. Ekintza global horren eskarien artean, ezinbestekotzat jotzen da berotegi-efektuko gasen isuriak %55 murriztea, 1990ean erregistratutakoekin alderatuta, hori baita Espainiako Estatuak 2030ean lortu beharko lukeen helburua.

Deialdia egiten duten erakundeenustez, edozein deskarbonizazio ez da baliozkoa, baizik eta justizia sozial eta ekonomikoaren printzipioei erantzun behar die, “agerian dagoen desberdintasun ikaragarriari aurre eginez, adibidez, herrialde aberatsenek eragiten dutela herritar guztiek jasaten dugun larrialdi klimatiko hau, eta, bereziki, ahulenak, azken krisialdi guztietan gertatu den bezala”. Gainera, Iparralde Global gisa dugun zor historikoari erantzuteko deia egiten dute, harreman neokolonialei amaiera emanez, hartutako zor historiko handiari egokitutako konponketa-prozesu baten bidez.

Euskal Herriko kolektiboek gogorarazi nahi dute “hemen dugula Europako findegi handienetako bat, PETRONOR, herri baten erdian kokatua, gertakari etengabeekin, zigorrik gabe, hidrogenoa, erregai sintetikoak eta zaborren pirolisia ekoizteko planekin, hori guztia dirulaguntza publiko ugarirekin ureztatuta”. Hala ere, gaur egun, findegi honek ez du programatuta ohiko petrolioa fintzeko amaiera-datarik. PETRONOR-REPSOL, estatuko enpresa kutsatzaileena, Ipar Globalak baliabide naturalak bereganatu izanaren adibide garbia da. “Iaz, mozkinen errekorrarekin bat eginez, petrolio isuri handia sortu zuen Perun, eta kalte konponezina eragin zuen kostaldean”, gogorarazi dute.

Kolektiboek manifestaziora deitu dute datorren ostiralean, irailak 15, 19:00etan, pertsonentzat, ekosistementzat eta planetarentzat garestiegia den energia fosila amaiera-data jartzeko eskatzeko nazioarteko komunitateari. “Erregai fosilei behin betiko amaiera ematea da bizitzea merezi duen etorkizuna bermatzeko modu bakarra”.

  • Twitter
  • Facebook