Artxanda Parke Bai plataformak EZ esaten dio Artxandako zabortegiari

Artxanda Parke Bai plataformak hainbat jarduera prestatu ditu datozen asteetarako, Artxanda eremuan zabortegi berri bat egiteko proiektuaren aurka daudela jakinarazteko.

Hondakinak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orria aurkeztu ondoren, joan den azaroan, auzo-elkarteek eta ekologistek osatutako plataformak 16 alegazio aurkeztu zizkion Artxandan zabortegi bat irekitzeko proiektuari, lursail zaharraren mugakide den lursail batean.

Aurkeztutako alegazioen artean, plataformak industria-hondakinen kudeaketaren inguruan adierazitako politika publikoekiko koherentziarik eza salatzen zuen, baita gardentasun falta erabatekoa ere, baita gezurrak eta informazioa ezkutatzea ere. Nabarmendu zuten ez zela jendaurrean jarri espediente osoa, ezta proiektuaren dokumentazio tekniko guztia ere, eta ez direla bete jendaurreko erakusketa irisgarri bat egiteko moduak.

Horregatik guztiagatik, plataformak honako jarduera hauek antolatu ditu martxoan zehar, herritar guztiei parte hartzeko gonbita eginez.

 

 

 

 

 

Martxoak 18 – Informazio-mahaia

  • Lekua: Areatzan eta Artxandan
  • Ordua: 11:00etan

Martxoak 22 – Hitzaldia: “Artxanda, parkea ala zabortegia?”

  • Lekua: La Bolsa (Pilota kalea 10, Bilbo)
  • Ordua: 19: 00etan

Martxoak 25 – Irteera oinez eta bizikletaz

  • Lekua: Artxandako funikularraren geltokian
  • Ordua: 10:00etan

Martxoak 30 – Mozioaren aurkezpena eta kontzentrazioa

  • Lekua: Bilboko Udalean
  • Ordua: 18: 30ean
  • Twitter
  • Facebook